Bungalow 🏡
Gure bungalowak egongela-sukaldea, 2 logela (1 birentzako ohearekin eta beste bat 80ko 2 oherekin) eta bainugela dutxarekin dute. Terraza bista politekin, telebista, berogailua eta autoarentzako aparkalekua ere badituzte (gehigarria).
Gure inguru osoa ikusi dezakezu bungalowaren terrazatik.
Hiru gau baino gehiagoko egonaldietarako, oheko arropa prezioan sartuta dago; egun gutxietarako, kanpinean bertan alokatu daiteke. Eskuoihalak bezeroak ekarri behar ditu.
OSTATU HONEK EZ DITU ANIMALIAK ONARTZEN.