Kanpina jarduerekin
Zerbitzuak eta instalazioak
Udal igerilekua
Kanpinetik kilometro batera Sumbilla herriko udal igerilekua dago. Kanpineko bezeroak DOAN sar daitezke igerilekura, harreran kontsulta egin ondoren. 🏊
Udal igerilekua ekainaren 15etik irailaren 15era irekitzen da egunero 12: 00etatik 20: 00etara.
Bainatzeko lekuak
Herritik oso gertu bainu gune ezberdinak daude ibaian, maskotekin joateko aproposak. 🐕🦺
Txikientzako lekuak
Ludoteka, haurrentzako parkea eta puzgarria
Disponemos de una ludoteca con juegos para niños de todas las edades, la cual podrá ser controlada por los padres mediante una pantalla situada en el bar. La ludoteca tiene WiFi y TV.
Txikienek jolastu ahal izango dute jatetxearen terrazaren aurrean dagoen haur-parkean: txirrista, zubia eta abar.
Eta udaberrian eta udan, eguraldiak uzten duenean, gaztelu puzgarri bat jartzen dugu txikiek goza dezaten! 🥳
Taberna - jatetxea
100 lagunentzako lekuarekin, gure jatetxea atsegina eta kalitatezkoa da, pintxo, ogitarteko, plater konbinatu, menu eta karta barietatearekin.
Gure kalitateagatik eta bezeroarekiko tratu atseginagatik bereizten gara.
Naturaz eta lasaitasunez inguratutako terraza zabala bazkari atsegin batez gozatzeko aukera ematen digu, zuhaitzen gerizpean dagoen giro lasaian.
- Taldeentzako menu bereziak, erretiratuen bidaiak, mendizaleak
- Ospakizunetarako oturuntzak, familia bazkariak
- Pintxoak, ogitartekoak, sandwichak, plater konbinatuak, eguneko menua, karta, terraza
Kanpinlarientzako!
Zerbitzu guztiak ditugu kanpinlariok zuen oporraldi osoan goza dezazuen.
Bainugela eta dutxak dituen gure eraikinak behar den guztia dauka, eta kontu handiz garbitzen dugu.
Arropa garbitzeko gela eta lehorgailua, janari-tresnak garbitzeko gela eta umeentzako bainugela berezia ere baditugu. 🙂
Maskotentzako!
Animaliak maite ditugu, eta horregatik, maskotak ongi etorriak dira gure kanpinean.
Baina, gainera, gune bat daukagu, zuen maskotekin bisitatzen gaituzuen kanpinarientzat oso ondo datorrena.
Maskotentzako bainu berezia daukagu! Zuen animaliak erraz bainatu eta lehortu ditzazuen. 😄